%100 ARABA Mobilmetraien lehiaketa bat da. Lehiaketa honek hitza ematen dizu 60 segundotan ZURETZAT ARABA ZER EDO NOLAKOA DEN konta dezazun.

Erabil ezazu irudimena. Araba modu desberdinetan bizi edo sentitu daiteke eta guk zeure zeurea izango den modua bilatzen dugu.

Bakarka edo taldeka har dezakezu parte, pasa zaitez hemendik, hau izango baitugu guztion arteko topaleku. Hemendik zure Mobilmetraiak bidaltzeko aukera izango duzu, gainontzekoei buruzko iritzia eman, bideoak beste norbaiti bidali edo erabiltzaileon saria aukeratzeko, gustukoen duzun bideoari botoa eman.

Parte har ezazu eta… Irabazi primerako sariak!!!!!